1.1 Misioa

Nafarroako Zerga Ogasuna berezko nortasun juridikoko erakunde autonomoa da, irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuak sortua eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari atxikia.

Abuztuaren 28ko 135/2016 Foru Dekretuak onetsitako eta 2017ko urtarrilaren 24ko 9/2017 Foru Dekretuak aldarazitako Estatutuek arautzen dute haren antolamendua eta funtzionamendua. Azkenik, 6/2017 Foru Dekretuak, urtarrilaren 18koak, txertatu zituen azkeneko aldaketak Estatutuetan, eta 2017ko Memoria honetan jaso dira.

Nafarroako Zerga Ogasuna da Nafarroako zerga-sistema aplikatzeaz arduratzen den erakundea, Nafarroako Foru Erkidegoko administrazioaren izenean eta haren kontura.

Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrak (abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea) garatzen ditu Nafarroako Foru Erkidegoko zerga-sistemaren araubide juridikoa osatzen duten oinarrizko printzipioak eta arauak.