3.2.1.2 Zergen arloko arreta teknikoa Iruñeko bulegoan

2017an, 20.167 arreta-kasu aztertu dituzte Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Ataleko langileek. Kasu gehienak PFEZrekin eta ondarearekin lotuta egon dira (% 36,09), eta horien atzetik, BEZarekin loturikoak (guztizkoaren % 26,64). Kasu gehienei (19.418) Ogasuneko kudeatzaileek eman diete arreta, leihatiletan; gainerakoak (749), berriz, aurretiaz hitzordua hartuta eman ditu 130/2009 Foru Aginduak onetsitako Kanpoko Lankidetzarako Ituna sinatu duten entitateei arreta berezia ematen dien unitateak.

Arreta-eskaera horiek 17.460 pertsonak egin dituzte guztira (16.838k leihatila orokorrean eta 622k, aurretiazko hitzorduarekin, entitate laguntzaileenetan), alegia, aurreko ekitaldian baino % 5,73 zergadun gehiagok.

Egunean, batez beste, 69 zergaduni eman zaie arreta. Alabaina, gorabeherak egon dira; esaterako, apirilean 89 pertsonari eman zitzaien arreta, eta, urtarrilean, 81 pertsonari, baina udako hilabeteetan, 55 ingururi baino ez.

22. grafikoa. Zergen arloko aurrez aurreko arreta teknikoa. Arreta eman zaien pertsonek denboran izandako bilakaera

Itxarote- eta arreta-denborak

Zergadunen % 69,49k 15 minutu baino gutxiago itxaron behar izan dute artatuak izateko.

Urtean zehar, 11 minutu eta 53 segundo itxaron behar izan da, batez beste, iaz baino dezente gutxiago (14 minutu eta 37 segundo izan zen iaz).

Zergadun bakoitzarekin ez da 10 minutu baino gehiago baliatu kasuen % 72,32n; denbora horren batezbestekoa 8 minutu eta 4 segundokoa izan da, aurreko urteetan izandakoaren oso antzekoa.

23. taula. Aurrez aurreko arretak, kontzeptuen arabera

Guztira, emandako arreta-mota guztiak zenbatuta, urtean zehar 167.495 zergadun igaro dira Ezkirotz kaleko 16. zenbakian dagoen bulegotik; alegia, egunean 686 pertsona, batez beste.