2.4.5 Balio Erantsiaren gaineko Zergaren bidezko diru-sarreren bilakaera

BEZa da zerga-figura nagusia diru-bilketa likidoari dagokionez, 1.353.220,51 mila eurorekin; hau da, aurreko urtean baino %36,7 gehiago. Horietatik % 34 zuzeneko kudeaketaren bidezko diru-bilketa likidotik dator eta % 66 Estatuarekiko doikuntza fiskaletik.

  • Diru-bilketak berak portaera ona izan du, urtetik urtera % 4,4 areagotu baita, 1.339.007,6 eurora iritsi arte.
  • Nahiz eta gainerako esportazio-enpresetan jarduerak gora egin duen eta enpresa batzuek BEZaren kuota itzultzeko moduko inbertsio garrantzitsuak gauzatu dituzten, orokorrean, itzulketek behera egin dute, batez ere, ibilgailuen esportazioek behera egin dutelako. Itzulketak 874.897,1 mila eurokoak izan dira; hau da, % 3,1eko beherakada izan dute.
  • Kudeaketa zuzenaren bidezko diru-bilketak; hau da, diru-bilketa osoari egin diren itzulketak kentzearen ondoriozkoak, % 22,1eko aldakuntza positiboa izan du, eta hala, 2016an baino 83.989,1 mila euro gehiago bildu ditu.
  • BEZagatiko doikuntza fiskalak 2017ko behin-behineko likidazioaren zenbatekoa (2015-2019 bosturtekorako Koordinazio Batzordeak adostutako metodo berriaren bidez kalkulatutakoa) eta 2016ko behin betiko doikuntzaren erregularizazioaren zenbatekoa (2010-2014 bosturtekoaren behin-behineko luzapen gisa kalkulatu zena) hartzen ditu, eta guztira, 889.110,09 mila eurokoa da. Horrek esan nahi du urtez urteko igoera % 6,4koa izan dela.