3.2.5.3 Eskaerak eta iradokizunak

Gehienak entitate laguntzaileetatik etortzen dira, eta aurrez aurreko eta telefono bidezko arretari lotutako kausa hauei buruzkoak izan ohi dira:

  • Laguntzaileentzako telefono-linea espezifiko bat ezartzea.
  • Kudeatzaileen plantilla handitzea, kontu teknikoei eta zergei buruzko telefono bidezko arreta emateko.
  • Laguntzaileei murrizketa gutxiago jartzea, bezeroek PIN zenbakirik ez dutenean horien informazioa eskuratu ahal izan dezaten. Baten batek adierazi du nahikoa izango litzatekela laguntzailearen kodearekin sartu ahal izatea.