1.4 Egitura organikoa

Hona hemen Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendaritza-organoak:

  • Gobernu Kontseilua.
  • Zuzendari kudeatzailea.

Hauek osatzen dute Gobernu Kontseilua:

  • Presidentea: Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko kontseilaria.
  • Kideak:
    • Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.
    • Aurrekontuaren zuzendari nagusia.
    • Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.
    • Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendari nagusia.

Gobernu Kontseiluari dagozkio Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrekontuak eta jarduketa-plan nagusiak gainbegiratzeko zenbait funtzio. Bestetik, Kudeatzailetzari dagokio erakundea zuzentzea, kudeaketa exekutiboaz arduratzea, erakundea ordezkatzea, kontratuak egitea, langileak zuzentzea eta erakundearen eguneroko jarduerarekin lotutako beste zeregin batzuk betetzea.

2017an, Kudeatzailetzaren organigrama 9 zerbitzuk eta atal batek osatzen dute; horiek guztiak Kudeatzailetzaren menpe daude zuzenean. Zerbitzuak, berriz, atalen barnean egituratuta daude, hurrengo grafikoan ikus daitekeen moduan.

Hauek dira Nafarroako Zerga Ogasunaren barneko zerbitzuak:

  1. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzua
  2. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua
  3. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua
  4. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
  5. Zerga Kudeaketa Zerbitzua
  6. Zerga Ikuskaritza Zerbitzua
  7. Diru-bilketa Zerbitzua
  8. Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua
  9. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua

eta zuzenean Kudeatzailetzaren mende dagoen Administrazio Atala.

 

Abenduaren 31ko egoerari erreparatuta, aldaketa hauek gertatu dira 2016 eta 2017. urteetako egitura organikoan:

  1. Tributu arloko Azterlanen Atala Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuari atxiki zaio.
  2. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua berregituratu da: PFEZi eta Ondareari buruzko Kanpainaren Atala bi ataletan banatu da. Hauek dira:
    • Prozesuen eta Programen Azterketa eta Kontrol Atala, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kanpainarako; eta
    • Zergadunarekiko Harreman Atala, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen eta Erregistro Lagungarriaren Kanpainarako.

6/2017 Foru Dekretuak, urtarrilaren 18koak, egindako aldaketak