2.4.6 Zerga berezien bidezko diru-sarreren bilakaera

Zerga bereziak, denera, 552.929,2 mila eurora iritsi dira: Zerga berezien kudeaketa zuzenaren bidezko diru-bilketa 439.069,5 eurora igo da eta Estatuarekiko doikuntza fiskala 113.859,7 mila euro garbikoa izan dan Nafarroaren alde.

2016. urteari dagokionez, diru-bilketa likido osoak % 30,4 egin du gora, baina gorakada oso desberdina izan da zergaren arabera:

  • Alkoholaren, garagardoaren, hidrokarburoen eta tabakoaren fabrikazioaren gaineko zerga berezien kudeaketa zuzenaren bidezko diru-bilketek tasa negatiboak izan dituzte aurreko urtearekin alderatuta, eta horrek, 22.538,0 mila euroan gutxiagotu du 2017ko diru-bilketa osoa.
  • Fabrikazioaren gaineko Zerga Bereziaren kudeaketa zuzenaren bidezko diru-bilketa gutxitu egin da, baina erabat konpentsatuta geratzen da Zerga Bereziei dagokien doikuntza fiskalaren 148.846,2 mila euroko igoera dela eta. BEZagatiko doikuntzarekin gertatzen den bezala, kasu honetan ere 2017an kontabilizatu dira 2017ko behin-behineko likidazioaren zenbatekoa (2015-2019 bosturtekorako Koordinazio Batzordeak adostutako metodo berriaren bidez kalkulatu dena) eta 2016ko behin betiko doikuntzen erregularizazioaren zenbatekoa (behin-behinean 2010-2014 bosturtekoaren luzapen gisa kalkulatu zena). Azpimarratzekoa da Zerga Bereziengatiko doikuntza fiskalei dagokienez, kuantifikazio metodoak eragin duen alde  handiena Hidrokarburoen gaineko Zergan gertatu dela; izan ere, joan den bosturtekoan Estatuari itzulketak egin behar izan zitzaizkion, eta orain, ordea, zergak horiek Nafarroaren aldeko tasa positiboa edukitzera igaro dira.
  • Garraiobideen gaineko Zerga Bereziaren bidezko diru-bilketa % 46,0 igo da. Horrek adierazten du ibilgailuen matrikulazioak bide onetik doazela; kontsumoa errekuperatzen ari denaren seinale.