2.2 Diru-bilketa osoa

Nafarroako Zerga Ogasunak kudeatutako diru-bilketa osoa 4.959.181,3 mila eurokoa izan zen, 2016an baino % 8,7 gehiagokoa.

Taula honetan ikus daiteke zerga-figuren araberako diru-bilketa osoa:

12. taula. Zerga-bilketa osoa. Xehetasunak, zerga-figuren arabera.

Diru-bilketa osoaren % 39,8 zerga zuzenen bidez jasotakoa da, % 59,6 zeharkako zergetatik jasotakoa, eta % 0,7 tasen eta beste diru-sarrera batzuen bidez bildutakoa; banaketa 2016an izandakoaren oso antzekoa izan da beraz.

  • Osagai nagusia BEZaren kudeaketa zuzenagatiko bilketari dagokio; 1.339.007,6 mila eurokoa da (guztizkoaren % 27,0) eta % 4,4 areagotu da urtetik urtera.
  • Horren atzetik datoz laneko atxikipenak, 1.181.439,4 mila euroko zenbatekoarekin (guztizkoaren % 23,8); zenbateko horren igoera % 5,3koa izan da.
  • Hirugarren tokian daude BEZaren eta Fabrikazio Zerga Bereziaren ezarpenarengatiko doikuntzak; horien zenbatekoa 1.082.253,5 mila eurokoa izan da (guztizkoaren % 21,8) eta % 21,2 areagotu dira urtetik urtera. 2015-2019 bosturtekoan doikuntza horiek gauzatzeko metodoa eguneratu dadin 2017an lortutako akordioak eragin du, neurri batean, hazkunde nabarmen hori, memoria honetako “5.1 Hitzarmen Ekonomiko” atalean zehaztu denez.
  • Zerga berezien zuzeneko kudeaketagatiko diru-sarrerek laugarren tokiari eutsi diote diru-bilketa osoan duten garrantziari dagokionez, eta % 8,9 dagokie, nahiz eta % 4,8 murriztu diren, 443.819,9 mila eurora iritsi arte, zehazki.
  • Diru-bilketa osoarekiko garrantzi erlatibo txikixeagoa izan badute ere, Sozietateen gaineko Zergaren kuota diferentzialaren hazkundea (% 40,5eko igoera) eta Ondarearen gaineko Zergarena (% 28,9koa) nabarmendu dira, 2015. urte amaieran onartutako erreforma fiskalak eragindakoak, zehazki.