3.3.4 Eskaerak eta iradokizunak. Plataforma telematikoa

Hurrengo lerroetan, plataforma telematikoari lotuta jaso diren eskaera eta iradokizun batzuk zerrendatu dira:

  • Lehen hiruhilekoari/martxoari dagozkion aitorpen-likidazioen aurkezpen-epeak luzatzea.
  • Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena egiteko laguntza-programaren erabilgarritasunak areagotzea, eta, besteak beste, Zerga Ogasunean dauden datuak lortzeko aukera sartzea (atxikipenak, EJZ, aurreko urteetan egin gabeko kenkariak, etab.), PFEZren kasuan egiten den antzera. Gaur egun, programaren bitartez, Merkataritza Erregistroan aurkeztutako urteko kuotekin inporta daitezke fitxategiak, baita aurreko urteko aitorpenean kontsignatutako datuak eta jasandako konturako atxikipenak ere.
  • Igorleak berak bidalitako aitorpenak sailkatu dituen hurrenkera berean inprimatu ahal izatea loteak.
  • Laguntza-programak hobetzea, erabiltzaileek sarean erabili ahal izan ditzaten. Informazio-ereduetan dagoeneko egin daiteke, baina, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kasuan, ez.
  • Ordainketen banku-helbideratzea epe bakoitza amaitu baino egun bat lehenagora arte egin ahal izatea (gaur egun, 3 egun balioduneko epea dago).