2.1 Zerga-bilketa. Osagaiak

2017an, Nafarroako Zerga Ogasunaren zerga-bilketan (I. kapitulutik III.era) bildutako zenbateko likidoa 3.682.671,1 mila eurokoa izan da guztira.

2017. urteko zerga-bilketa osagaien arabera aztertuta, hau ikus daiteke:

  • Guztira 4.959.181,3 mila euro bildu dira; alegia, 2016an baino % 8,7 gehiago.
  • Itzulketak 1.276.510,2 mila eurokoak izan dira, eta aurreko urtearekiko % 2,8ko murrizketa adierazten dute.
  • Diru-bilketa likidoa, hots, diru-bilketa osoaren eta itzulketen arteko aldea, 3.682.671,1 mila eurokoa izan da, eta % 13,3ko gorakada izan du urtetik urterako tasan.

Ondorengo taula honetan, 2017. urteko zenbatekoak eta urte arteko konparazioak zehaztu dira.

10. taula. Zerga-bilketa osoa. Osagaiak

Azken urteetan osagaiek izan duten bilakaerari dagokionez, honako grafiko honetan argi ikus daiteke 2017ko zerga-bilketa likidoak krisi ekonomikoa baino lehen 2007an lortutako maila maximoa berreskuratu duela, bai eta gainditu ere. Diru-bilketa likidoak hazkuntza-tasa positiboa izan du laugarren urtez jarraian; hala, bilakaera positiboa kontsolidatu egin da. 2017an, 2007an lortutako zenbateko maximoa gainditu du, % 2,5 handiagoa izan baita, diru-bilketa likidoaren esparruan. Diru-bilketa osoa % 8,5 handitu delako gertatu da hori batez ere, itzulketen hazkunde handia arindu baitu horrek; izan ere, hamarkada batean, % 30,8 hazi dira azken horiek.

11. taula. Zerga-bilketaren behin-behineko bilakaera