3.5.1.1 PFEZren eta Ondarearen kanpaina

Kanpaina aldi oso zehatzetan gauzatzen da:

  • Aurrekanpaina: aldi honetan egiten dira kanpaina prestatzeko jarduera guztiak. Zergadunarekin egiten diren jardueren isla zuzenena PFEZren autolikidazio-proposamenak dira; 2017. urteko kanpainan (2016ko zergaldia) 179.414 proposamen egin ziren, % 92,28ko onartze-maila izan zuten, eta aurkeztutako aitorpen guztien % 52,75 izan ziren.

            48. taula. Bidalitako PFEZren auto-likidazioko proposamenen kopuruaren bilakabidea denboran.

            49. taula. Onartutako eta anulatutako PFEZren auto-likidazioko proposamenen kopuruaren bilakabidea denboran.   

Aurrekanpainan nabarmendu beharreko beste jarduera bat da Nafarroako Zerga Ogasuneko langileei, entitate laguntzaileei eta, bereziki, Ogasuneko langile izango balira bezala aitorpenak egiten dituzten finantza-entitateetako pertsonei ematen zaien prestakuntza.

Kanpaina hasi aurreko ikastaro horietan, mila pertsona inguruk hartzen dute parte. 2017. urtean, 18 entitate laguntzailetako 1.304 langilek hartu zuten parte aitorpenak egiten. Zehatzago ikus daiteke 5.4 atalean (Zergadunarentzako zerbitzuetako entitate laguntzaileak).

  • Kanpaina: aldi honetan, funtsean, PFEZren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak aurkezten laguntzen zaio zergadunari. Bulegoen eta web-aplikazioen logistika alde batera utzita, epe honetako jardueraren ezaugarri nagusia da zergadunak egiten dituen kontsultei eta izapideei berehalako erantzuna ematen zaiela.

          Jarduketa hauei buruzko zenbateko garrantzitsuenak jarraian adierazten diren tauletan jaso dira:

           50. taula. Aurkeztutako PFEZ aitorpenen kopuruaren bilakabidea. Aurkezteko moduen arabera.

           51. taula. PFEZ kanpaina aurreko bulegoetako hitzorduen kopurua. Hitzordu-modalitatearen arabera.

           52. taula. Interneteko bulego birtuala. Zerbitzu erabilienetara jo zuten pertsonen kopurua.

           53. taula. Interneteko bulego birtuala. Aplikazioetarako sarreren bilakabidea denboran.

  • Kanpainaren ondoko epea: aldi honetan zergadunek zerga-betebeharrak bete dituztela kontrolatzen eta egiaztatzen da.

Kanpaina amaitu zenean, denera, PFEZren 321.781 aitorpen eta Ondarearen gaineko Zergaren 6.523 aitorpen zenbatu ziren, eta denera honako saldo hau ekarri zuten, hurrenez hurren: -21.551,7 milioi euro eta 39.862,0 milioi euro.

Zentzu honetan, 2016ko kanpainarekin alderatuta, 2017ko kanpainaren bereizgarri gisa nabarmendu behar da 2016ko zergaldiari aplikatzekoak zaizkion araudi-aldaketen garrantzia.     

            54. taula. PFEZren kanpaina zenbakitan. Saldoa. Aitorpenen kopurua eta zenbateko positiboa eta negatiboa.

            55. taula. PFEZren aitorpen positibo eta negatiboen kopuruaren bilakabidea denboran.

            56. taula. Saldo ekonomikoaren bilakabidea denboran. PFEZren zenbateko positiboa eta negatiboa.

            57. taula. Ondasunaren gaineko Zergaren kanpaina zenbakitan. Aitorpenen kopurua eta saldo ekonomikoa.