1.6 Kokapena. Bulegoak

Nafarroako Zerga Ogasuneko zerbitzu gehienak Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4. zenbakiko eraikinean daude zentralizatuta; hortaz, esan daiteke hori dela erakunde autonomoaren egoitza. Egoitza nagusi horrez gain, Iruñean beste zenbait bulego ere badaude. Horietan daude Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren zatirik handiena eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren zati bat. Azkenik, zerga-administrazioaren zerbitzuak zergadun guztiengana gerturatzeko asmoz, beste zenbait bulego daude foru-erkidego osoan zehar. Honela banatuta zeuden 2017an:

Egoitza nagusia:

Karlos III.aren etorbidea 4. Iruñea

Lurralde-bulegoak:

IRUÑEA

Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren bulegoak

Ezkirotz kalea 16. Iruñea

Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren bulegoak

Ezkirotz kalea 20 bis. IRUÑEA

TUTERA

Antso Azkarraren plaza 8. Tutera

LIZARRA

Koroatze plaza 2. Lizarra

TAFALLA

Teófano Cortés plaza 7. Tafalla

 

Jarraian zerrendatutako eranskineko taulan jasota dago Nafarroako Zerga Ogasuneko langileen banaketa, bulegoetan duten kokapenaren arabera.

Nafarroako Zerga Ogasuneko langileei buruzko gainerako tauletan bezala, datuak urte bakoitzeko abenduaren 31koak dira.

9. taula. NZOko langileen banaketa, bulegoen arabera

 

Kanpainako aldi baterako bulegoak:

Errentaren Kanpainaren aldian, lurralde-bulegoetan langile gehiago jartzen dira eta bulego gehiago irekitzen dira Barañainen eta Burlatan. 2017an, Donezteben ere ireki zen bulegoa. Horrez gain, aitorpena egiteko aukera egoten da entitate laguntzaileen bulegoetan ere.

 

Zerga-administrazio elektronikoa

Bereziki interesgarria da administrazio elektronikoaren garrantzia aipatzea; izan ere, neurri handi batean, aukera ematen die zergadunei Nafarroako Zerga Ogasuneko administrazio-bulegoetara aurrez aurre joan beharrik ez izateko. Horren ordez, administrazioarekin telematikoki harremanetan jar daitezke, zuzenean eta berehala, izapideak egiteko edo dagozkien zerga-betebeharrak betetzeko.

Hain zuzen, informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapen geldiezinak berekin ekarri du administrazio publiko elektronikoa eraikitzeko eta ezartzeko prozesuan aurrera egitea. Hala, arlo horretan, Nafarroako Zerga Ogasunak posizio nabarmena hartu du azken urteotan Foru Erkidegoko administrazioaren barnean. Ildo horretan, zerga-administrazioak apustu sendoa egin du zerga-prozedurak errazteko eta arrazionalizatzeko, baliabide informatikoak behar bezala erabil daitezela sustatuz.

Kanal telematikoa administrazio elektronikoarekiko harremanetako bitartekorik erabiliena bihurtu da. Hori dela eta, 2017. urtean, Nafarroako Zerga Ogasunak bere baliabideen zati handi bat bideratu behar izan du bide horretatik eskainitako zerbitzuak hobetzeko eta areagotzeko, eta Interneteko atariaren (https:// hacienda.tributaria.navarra) informazio-atala sendotzeko.

Memoria honen 3.3 atalean agertzen dira eskainitako informazio-zerbitzuen eta bulego birtualaren bitartez emandako zerbitzu elektronikoen xehetasunak.