4.3 Sozietateen gaineko Zergaren estatistikak

Nafarroako Zerga Ogasunaren web-atariko “Estatistikak” atalean argitaratuta daude aitorpen kopuru aldetik esanguratsuenak diren eta aitortutako informazioa modu bereiziagoan ematen duten zergen magnitude nagusiei buruzko taula estatistikoak.

Sozietateen gaineko Zergaren taula estatistikoak Nafarroako Estatistika Planetan jasotako eragiketa estatistikoei dagozkie eta 2009. zergaldiaren ondorengo urteetako Txosten Soziometrikoak aipatzen dituzte.

Informazio-iturria:

Subjektu pasiboek zergaldi bakoitzerako Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean aurkezten dituzten aitorpenak, zergak hala Nafarroari bakarrik nola Nafarroa eta beste lurralde baten/batzuen artean ordaintzeko (zifra erlatiboaren arabera, lurralde bakoitzean eginiko eragiketen proportzioan).

Estatistikek zergaldi bakoitzerako aurkeztutako aitorpen guztiei dagozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuak erabiltzen diren unean aitorpenek duten egoerari erreparatuta.

Hala ere, tauletan adierazten den moduan, estatistika batzuetarako, Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean aurkezten diren aitorpenetan (Nafarroari bakarrik ordaintzeko edo zifra erlatiboaren arabera partekatuta ordaintzeko) Nafarroako araudia aplikatzen dutenen datuak baino ez dira hartzen kontuan. Gainerako aitorpenak ez dira kontuan hartzen, hau da Estatuko araudia edo euskal foru-aldundien araudiak aplikatzen dituztenak.

Sozietateen gaineko Zergaren estatistiketan ez dira kontuan hartzen baliogabetutako aitorpenak eta ez dira sartzen “717” egoeran (Tributazio kontsolidatuaren mende daudenak edo interes ekonomikoko taldeak edo ABEEak) dauden aitorpenen emaitzak. Aitorpen horiek aurkeztutako aitorpen guztiei buruzko taulan baino ez dira hartzen kontuan.

Argitalpeneko tauletan agertzen diren kategoria eta sailkapenetan, soilik jasotzen dira kategoria horretarako hiru aitorpen edo gehiago dituzten desagregazioei dagozkien datuak. Ez bada hala, parametro horren balioa hau izango da: "SE: Sekretu Estatistikoa”.

Sozietateen gaineko Zergaren estatistiken metodologia datuen erabilera estatiko batean oinarritzen da. Oro har, (n +2) urteko martxoan egiten da, (n) estatistikak erreferentzia egiten dion zergaldia izanik, eta (n + 1) (n) zergaldiko aitorpena aurkeztu den urtea. Horrek aukera ematen du hainbat zergalditako informazioa modu homogeneoan konparatzeko.

Maiztasuna

Sozietateen gaineko Zergaren estatistikak urtero argitaratzen dira.

2018ko apirilean argitaratuko dira 2016 zergaldiari dagozkion Sozietateen gaineko Zergaren estatistikak.

Argitaratutako taulak

  • Aurkeztutako aitorpen kopurua.
  • Aitorpen kopurua, forma juridikoaren arabera.
  • Aitorpen kopurua, jardueraren arabera.
  • Aitorpen kopurua, eremuaren arabera.
  • Aitorpen kopurua, araudiaren arabera.
  • Aitorpen kopurua, zifra erlatiboaren arabera.
  • Aitorpen kopurua eta zerga-zorraren zenbatekoa.
  • Aitorpen kopurua eta likidazioaren magnitude nagusien zenbatekoa. Nafarroako araudia.
  • Aitorpen kopurua eta aplikatutako hobarien eta murriztapenen zenbatekoa. Nafarroako araudia.
  • Aitorpen kopurua eta oinarri eta kuoten zenbatekoa, karga-tasaren arabera. Nafarroako araudia.

Hemen kontsulta daitezke:

 http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/Impuestossociedades.htm