3.2.3 Posta elektroniko bidezko arreta

Posta bidezko arreta zergen arloko kontsultei

Egindako kontsultei arreta emateko bide hau geroz eta gehiago erabiltzen da. Aurreko urteetan bezala, apirilean eta maiatzean erabili da, batez ere.

Urtean zehar, guztira 16.637 mezu elektroniko jaso dira, iaz baino % 6,28 gehiago (15.653). Mezu horietatik, 15.152 (% 91,07) Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuan konpondu dira, eta gainerako 1.485 kontsultak beste unitate batzuetara bideratu behar izan dira. Azken horietatik, 1.081 Errentaren Kanpainarekin daude lotuta, eta kanpainari atxikitako langileek konpondu dituzte.

Jasotako mezu guztietatik, 3.998 mezu (4.506 gai jorratzen zituztenak) entitate laguntzaileentzat jarritako postontzi berezira iritsi ziren; bide horrek % 4,22ko hazkundea izan du aurreko urtearekin alderatuta (3.836 mezu jaso ziren iaz). Dena den, postontzi honetan jasotako mezuei postontzi orokorrean PFEZri eta BEZari buruz jasotako beste 2.914 mezu gehitzen badizkiegu, 6.912 mezu elektronikori (eta 7.420 kontsultari) eman die erantzuna, guztira, Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalak; hau da, egunean 28 mezuri (30 kontsulta) erantzun zaie, batez beste.

Hurrengo grafikoetan ikus daiteke zer joera izaten ari den bide honen bidez egiten den arreta-eskaera.

28. grafikoa. Posta elektronikoaren bidezko arretaren bilakaera

29. grafikoa. Laguntzaileen atalaren bidezko arretaren bilakaera

Posta bidezko arreta laguntza informatikoko eskaerei

Tracasa Instrumental SL enpresa publikoak erantzuten die, enkargu bidez, Nafarroako Zerga Ogasunaren aplikazioen erabiltzaileek posta elektronikoz egindako laguntza-eskaerei eta zalantzei. 2017an 3.370 mezu elektronikori erantzun zaie, 2016an baino % 22,32 gehiagori (2.755 mezu elektronikori erantzun zitzaien urte horretan).