4.2 Ondarearen gaineko Zergaren estatistikak

Nafarroako Zerga Ogasunaren web-atariko “Estatistikak” atalean argitaratuta daude aitorpen kopuru aldetik esanguratsuenak diren eta aitortutako informazioa modu bereiziagoan ematen duten zergen magnitude nagusiei buruzko taula estatistikoak.

Ondarearen gaineko Zergaren taula estatistikoak Nafarroako Estatistika Planetan jasotako eragiketa estatistikoei dagozkie eta 2011. zergaldiaren ondorengo urteetako Txosten Soziometrikoak aipatzen dituzte.

Informazio-iturria:

Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean zergaldi bakoitzerako aurkeztutako Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak.

Estatistikek zergaldi bakoitzerako aurkeztutako aitorpen guztiei dagozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuak erabiltzen diren unean aitorpenek duten egoerari erreparatuta.

Hainbat zergalditako informazioa modu homogeneoan konparatzeko, datuak modu estatistikoan erabiltzen dira, oro har (n+2) urteko martxoan, (n) estatistikak erreferentzia egiten dion zergaldia izanik, eta (n + 1) (n) zergaldiko aitorpena aurkeztu den urtea.  

Maiztasuna

Ondarearen gaineko Zergaren estatistikak urtero argitaratzen dira. Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunean 2011 zergalditik 2015 zergaldira bitarteko Ondarearen gaineko Zergaren estatistikak daude argitaratuta. Ondarearen gaineko Zerga aldi baterako “indargabetuta” egon zen 2008, 2009 eta 2010 zergaldietan.

2018ko apirilean argitaratuko dira 2016 zergaldiari dagozkion Ondarearen gaineko Zergaren estatistikak.

Argitaratutako taulak

  • Araudien laburpena.
  • Aitortzaileak guztira.
  • Zerga-oinarriaren xehetasunak.
  • Aitorpen kontsolidatua.
  • Zerga-oinarriaren atalak.
  • Aitortzaileak eta kuota generoaren arabera.

Hemen kontsulta daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/Estadisticas+Patrimonio.htm)