2.4.2 Araudi-aldaketen eragina

2015eko abenduko 23/2015 Foru Legeak (hainbat zergetan eta zerga-neurritan aldaketak egitekoa) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, Ondarearen gaineko Zergan eta Sozietateen gaineko Zergan egindako aldaketek eragina izan dute 2016ko zergaldiko aitorpenetan (2017an aitortzen dira). Erreforma fiskal horren helburua 2014. urtearen amaieran onetsitako erreformaren ondorio negatiboak aldatzea da, eta haren eragin nagusiak 2017an aurkeztutako aitorpenetan ikusi dira lehen aldiz. Hala, erreforma horren eragin ekonomikoa bereziki garrantzitsua izan da 2017ko zerga-bilketan. Denera, eragin positiboa 79.611,0 mila eurokoa izan da.

Bestalde, 2017ko abenduan Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordeak zenbait hitzarmen sinatu zituen, eta horietan, Hitzarmen Ekonomikoaren 65. artikuluan aurreikusten diren doikuntza fiskalak 2015-2019 bosturtekoan kuantifikatzeko aplikatu beharreko kontsumo eta kudeaketa indizeak zehatu ziren. Hitzartutako indizeen ondorioz, Nafarroaren aldekoak diren doikuntza fiskalen zenbatekoak aurreko bosturtekoan baino handiagoak dira, eta eragin bereziki handia izan dute BEZari eta Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziari dagozkien doikuntzetan. Denera, indize berriek 2017an izan duten eragin positiboa 72.813,0 mila eurokoa izan da.

25/2016 Foru Legeak, abenduaren 28koa, zenbait zerga aldatu eta beste zerga-neurri batzuk hartzeari buruzkoa, diru-bilketan eragina duten beste zerga-neurri batzuk jasotzen ditu. Neurri horiek Ondare Eskualdaketen eta  Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergei loturiko diru-bilketa handitzea ekarri dute. Bestalde, Tributu Harmonizazioko Foru Legeak (abenduaren 28ko 1/2016 Foru Dekretua) Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatu du, eta orain, alkoholaren eta tabakoen gaineko zerga-tasak handiagoak dira.

Aitzitik, Merkataritza-gune Haqndien gaineko Zerga arautzen duen 39/2013 Foru Legea indargabetzeak diru-bilketan 2.288,0 mila euroko murrizketa gertatzea eragin du.

Dena den, zerga-aldaketen eragin garbia, 2017ko diru-bilketa likidoari dagokionez, 153.843 mila eurokoa izan da.

Taula honetan jasota daude araudi-aldaketek diru-bilketa likidoan dituzten eraginak:

17. taula. Zerga-bilketa. Araudi-aldaketen eraginengatiko doikuntzak.