3.6.2 Aholkularitza juridikoarekin lotutako jarduketak

Aholkularitza juridikoaren arloko jardueretan askotariko jarduketak sartzen dira, laguntza edo aholkua nori ematen zaion kontuan hartuta.

Hauek izan ziren 2017. urtean arlo honetan egin ziren jarduketa nagusiak:

  • Nafarroako Zerga Ogasuneko unitateei zergen arloko aholkularitza juridikoa ematea.
  • Hitzarmen Ekonomikoaren aplikazioaren jarraipena eta analisia.
  • Europar Batasuneko araudiaren eta jurisprudentziaren jarraipena eta analisia.
  • Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foralaren ebazpen-proposamenen azterketa.
  • Fundazioei EJZren eta Lurraren Kontribuzioaren salbuespena egiteagatik, udalei ordainketa egiteko ebazpenak, txostenak, lekualdatzeak eta bidalketak.
  • Fundazioekin lotutako jarduketak:
    • Fundazioen erregistroan izena eman aurretik agiriak aztertzea.
    • 10/1996 Foru Legearen mende dauden fundazio berriak.
    • Fundazioetako aldaketen jarraipena.