3.2.5.1 Gogobetetze-galdeketak

Aurreko urteetan bezala, urrian jasotako deiak erreferentziatzat hartuz, galdeketa bat egin zaie azaroan zergadun erabiltzaileei, eskaintzen den telefono-zerbitzuaz zer iritzi duten jakiteko. Galdeketaren bitartez, ondorioztatu da zerbitzua oso positibotzat jotzen dutela (10etik 7,72); beraz, 2016. urtean (7,68) baino datu apur bat hobea izan da.

Aurreko urtearekin alderatua, nota hobexeagoa izan da zenbait zergatan. Inkestarien iritziz, ematen den zerbitzua oso erabilgarria da, eta bereziki nabarmendu dituzte operadoreen adeitasuna eta ezagutza, eta haien azkartasuna eta interesa, bai eta kontsultak bulegora joan beharrik gabe konpondu ahal izatea ere. Horrez gain, askok baloratu dute jasotako azalpenen argitasuna, aurreko urteetan hobetzeko alderditzat aipatu zutena. Oraingoan ere, zenbait egunetan zerbitzuarekin harremanetan jartzeko erraztasunak jaso du puntu gutxien, telefonoak komunikatzen egon ohi direlako; egoera hori, batez ere, kudeatzaileei bideratutako kontsultetan izan da.

Zerbitzu hori nahiko edo oso erabilgarritzat jo dute inkestatuen % 94,57k, eta arreta-zerbitzu horretarako langile gehiago jartzea izan da gehien errepikatu den iradokizuna.