3.2.1.1 Administrazioaren arloko arreta Iruñeko bulegoan

2017an, Zergadunari Laguntza Emateko Ataleko langileek 124.944 kasuri eman diete arreta, eta oso gutxitan bideratu dira Nafarroako Zerga Ogasuneko beste unitate batzuetara.

Aurten eskatu diren arreten kopurua iazkoaren oso antzekoa izan da; % 0,76ko igoera baino ez da izan.

Izapidetutako gai guztietatik, hauek dira nabarmentzekoak:

  • Ziurtagiriak egitea / ez-betetzeak / errekerimenduak ............................................................................. 35,83%
  • Oinordetzei, ondare-eskualdaketei eta egintza juridiko dokumentatuei buruzko informazioa                                                                                          eta horien autolikidazioen bilketa ....................................................................................................... 24,39%
  • Diru-bilketarekin lotutako kudeaketak (atzerapenak, premiamendu-probidentziak, etab.) ....................10,65%
  • PFEZri buruzko kontsulta orokorrak (proposamenak, PINak, itzulketak, etab.)   ..................................... 7,55%
  • Datu-baseetako altak, bajak, aldaketak ....................................................................................................... 5,52%

20. grafikoa. Administrazioko arreta-motei buruzko grafikoa

Guztira, 67.654 pertsonak eskatu dute arreta; alegia, aurreko ekitaldian baino % 3,56 zergadun gutxiagori eman zaio arreta.

Egunero, 277 pertsonari eman zaie arreta, batez beste; zifra hori altuagoa, 350 pertsonatik gorakoa, izan da apirilean, maiatzean eta ekainean, Errentaren Kanpaina bete-betean.

Zifra horretan ez dira sartu tiketa hartu ez duten eta “arreta azkarreko mostradorean” artatuak izan diren zergadunak; mostradore hori informazio orokorra emateko, inprimakiak saltzeko, instantziak jasotzeko eta berehalako egiaztapenik behar ez duten autolikidazioak zigilatzeko jartzen da. Egindako neurketen arabera, horrelako 60.116 kasu izan dira, eta egunean 246 pertsonari eman zaie arreta, batez beste; hau da, aurreko urtean baino % 15,57 txikiagoa da zenbateko hori.

Administrazioaren arloko arreta orokorrean, apirilaren 24tik maiatzaren 12ra bitarteko asteetan (Errentaren Kanpainaren hasierako fasea) eta ekaineko bigarren astean hartu ziren tiketa gehien. Lehenengo aldi horretan, 351 pertsona artatu zituzten eguneko, batez beste, eta bigarrenean, 336 pertsona. Bestalde, uztailaren 11tik 14ra bitarteko astean eta abuztuaren 14tik irailaren 1era bitartekoan artatu ziren pertsona gutxien, hurrenez hurren, 119 eta 204 pertsona egunean.

21. grafikoa. Administrazioko aurrez aurreko arreta. Arreta emandako pertsonek denboran izandako bilakaera

Itxarote- eta arreta-denborak

Zergadunen % 66,01ek 15 minutu baino gutxiago itxaron behar izan dute artatuak izateko.                              

Urtean zehar, itxaron beharreko batez besteko denbora 11 minutu eta 56 segundo izan dira, aurreko urtean baino gutxiago (13 minutu eta 24 segundoko batezbestekoa izan zen iaz).

Itxarote-denbora luzeenak 11:30etik 13:00etara bitartean erregistratu ziren.

Zergadun bakoitzarekin erabilitako denbora ez da 10 minutu baino gehiagokoa izan kasuen % 68,03n. Arreta-denbora horren batezbestekoa 9 minutu eta 31 segundokoa izan da, aurreko urteetan izandakoaren oso antzekoa.