3.5.2 Enpresa handientzako arreta

Nafarroako Zerga Ogasunak arreta espezifikoa ematen die enpresa handiei, haiek baitira, ikuspegi kuantitatibo zein kualitatiboa kontuan hartuta, Nafarroako Foru Erkidegoko zergadun nagusiak.

Enpresa handitzat jotzen dira (2017an 3.300 ziren) 9.000.000 eurotik gorako BEZaren eragiketen bolumena gainditzen dutenak, baita zergak hainbat administraziori ordaintzen dizkietenak ere, lurralde bakoitzean eginiko eragiketa-bolumenen proportzioan edo kontsolidazio fiskalaren araubidean, Sozietateen gaineko Zergan edo BEZaren Entitate Taldeen Araubide Berezian.

Enpresa handientzako arreta honako honetan datza nagusiki:

  • Zergei buruzko laguntza eta argibideak. 2017an, enpresa handien zergei buruzko 1.816 kontsulta artatu dira zuzenean telefono bidez, 686 posta elektronikoz eta 24 idatziz.
  • Zerga-aitorpenen kudeaketa eta zerga-betebeharrak betetzen direla kontrolatzea.
  • Enpresa handietan Hitzarmen Ekonomikoaren aplikazioaren jarraipena.
  • Enpresa berrantolatzeko ekintzei buruzko espedienteak edo enpresa handiei eragiten dieten beste araubide batzuk aztertzea eta izapidetzea.
  • Beste zerga-administrazio batzuekin harremanak koordinatzea, enpresa handiek erakundeko beste zerbitzu batzuekin duten lankidetzari dagokionez.