1.5 Aurrekontua eta langileak

Aurrekontua

2017an, Nafarroako Zerga Ogasunak 26.669,7 mila euroko aurrekontua izan zuen bere jarduera garatzeko, 2016ko ekitaldian baino % 2,36 gutxiago. 2016ko ekitaldian Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia gauzatzearen ondoriozko interes gehienak itzuli zirelako gertatu zen murrizketa hori, nagusiki. Epai horrek zehaztu zuen hautsi egin zela Hidrokarburo Batzuen Txikizkako Salmentaren gaineko Zergari (“zentimo sanitarioa” izenez ezaguna) buruzko Erkidegoko araudia.

Ondoren zerrendatutako eranskineko taulan ikus daiteke aitortutako betebeharren banaketa, kapituluen arabera:

3. taula. Gastuaren banaketa, kapituluen arabera

 

Langileak

Nafarroako Zerga Ogasunak, bere xedea betetzeko, 316 langile zituen 2017ko abenduaren 31n. 2016. urteko kopuru bera da.

Genero-ikuspegitik, 2017an, 213 emakume (langile guztien % 67,41) eta 103 gizon zeuden (langile guztien % 32,59). Langileen batez besteko adina 47,66 urte zen (47,19 urte emakumeek eta 48,62 urte gizonek).

Jarraian zerrendatutako eranskineko tauletan jaso dira Nafarroako Zerga Ogasuneko langileen zifra erlatibo nagusiak:

4. taula. NZOko langileen banaketa, generoaren arabera. Kopurua eta ehunekoa

5. grafikoa. NZOko langileen adinaren batez bestekoa, generoaren arabera

6. grafikoa. NZOko langileen banaketa, zerbitzuen arabera.

7. taula. NZOko langileen banaketa, taldeen eta mailen arabera

8. grafikoa. NZOko langileen egoera. Behin-behinekotasuna