3.5 Zerga-kudeaketako eta -bilketako beste jarduketa batzuk

Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan zergak kontrolatzeko jarduerak bi zati ditu: batetik, zergadunari bere zerga-betebeharrak borondatez betetzen laguntzen zaio, eta, bestetik, berrikusi eta egiaztatu egiten da ea betebehar hori bete den.

Memoriaren puntu honetan, zergadunari laguntzean eginiko zerga-kudeaketa aurkezten da. Berrikuspenaren eta egiaztapenaren emaitzak Memoriaren 3.4.3 puntuan aurkezten dira (“Kudeaketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketak”).

Eta zergadunarentzako laguntzari dagokionez, honako hauek nabarmendu daitezke zergen kudeaketa-arloak egiten dituen jarduketa-ildoen artean:

  • Kontsulta fiskaletako alderdi teknikoen arreta, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuarekin koordinatuta, eta kontsulta fiskalen izapidetzea eta ebazpena.
  • Zerga-aitorpenak egiteko formularioak, inprimakiak, eskuliburuak eta laguntza-programak diseinatzea eta egitea.
  • PFEZren eta Ondarearen gaineko Zergaren Kanpaina eta aldizkako beste zerga batzuk (adibidez, Sozietateen gaineko Zerga) kudeatzea.
  • Zerga-aitorpenak berrikusteko eta egiaztatzeko kontrolak diseinatzea.
  • Zerga-kudeaketako organoak emandako egintzen aurka jarritako inpugnazioak eta berraztertzeko errekurtsoak izapidetzea eta ebaztea.
  • Araubide bereziei eta onura fiskalei buruzko espedienteak izapidetzea.
  • Fabrikazio Zerga Berezietako kontu-hartzailetza lanak egitea.

Zergei buruzko kontsultak artatzeari dagokionez, aintzat hartu behar da, Zergapekoen Laguntza eta Informazioak artatutakoez gain, kudeaketa-unitate jakin batzuek artatutako beste batzuk ere badaudela. Hurrengo ataletan adierazitakoan eragin gabe, nabarmentzekoa da 2017. urtean sozietateen eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaz arduratzen den atalak 2.319 kontsulta artatu zituela telefonoz, eta 257 posta elektronikoz; bestalde, Zerga Berezien eta bestelakoen Atalak 1.894 kontsulta artatu zituen telefonoz, eta 719 posta elektronikoz.

3.5.1 PFEZren eta Ondarearen gaineko Zergaren kudeaketa

3.5.2 Enpresa handientzako arreta

3.5.3 BEZren itzulketa

3.5.4 Lur-ondasunak

3.5.5 Ondare-zergak

3.5.6 Dirua borondatezko epean biltzeko jarduketak