3.2.4 Dokumentuen erregistroa

Erregistro tradizionalaren bitartez, urtean zehar 26.093 dokumentu jaso dira guztira; 2016. urtean baino gutxiago, urte horretan 32.020 sartu baitziren.

Hurrengo grafikoetan, erregistratutako dokumentuak jaso dira, helmugako unitatearen arabera, bai eta azken urteotan izandako bilakaera ere.

30. grafikoa. Erregistratutako dokumentuak, helmugako unitatearen arabera

31. grafikoa. Erregistratutako dokumentuek denbora izan duten bilakaera

Nafarroako Zerga Ogasunaren erregistro telematikoaren bitartez, 24.426 dokumentu kontabilizatu dira guztira, eta, beraz, sobera berdindu da erregistro-modu tradizionalean, paperezkoan, izandako jaitsiera.

Bi erregistro-kanal horiek (tradizionala eta elektronikoa) zenbatuta, aurten 44.948 dokumentu erregistratu dira Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan; beraz, % 7,96ko igoera izan da, iazko kopuruarekin (41.635) alderatuta.