6.3 Hurbileko helburuak

2016-2019ko Iruzur Fiskalaren Kontrako Borrokarako Planean jasotzen diren proiektuen artean nabarmenenak kontuan hartuz, honako hauek dira Nafarroako Zerga Ogasunaren 2017ko Memoria idatzi den urte honetan (2018) egiten edo aztertzen ari diren lanak:

  • BEZaren erregistro-liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren egoitza elektronikoan eramatean datzan Berehalako Informazio Horniduraren (BIH) bitartez jasotako informazioa Nafarroako Zerga Ogasunaren datu-baseetan txertatzea.
  • Zergen berrikuspen teknikoetan datuak hobeto ustiatzea. Ikaskuntza estatistikoko tresnak miatzea.
  • Nafarroako Zerga Ogasunaren web-orrian gizarte- eta zerga-hezkuntzako edukiak ezartzea.
  • Jakinarazpen elektronikoaren abian jartze orokorra.
  • Zerga arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizuna indartzea, antolakuntzarako zeharkako tresnen hornitzaile gisa.
  • Bilketako berezko zereginen artean zordunaren egoitzan bahiketa presentzialak egikaritzeko prozedura txertatzea.
  • Zerga-neurrien eta onura fiskalen ebaluazioa hobetzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunekin akordioak egitea “akta bakarren” emaitzak partekatzeko.
  • Kanpaina espezifikoak egiten sakontzea tokian bertan egiaztatzeko fakturazio-betebeharrak betetzen direla.
  • Bulego-sarea eta zergadunari arreta egiteko langileen kualifikazioa hobetzea.

Oro har, barne-antolakuntzaren ikuspegitik zerga-kontrolaren alde egingo da erabat. Adierazitako eginkizunez gain, honako hauek nabarmendu daitezke:

  • Nafarroako ezkutuko ekonomiari buruzko ikerketa bat egitea, zergen arloko ikuspegitik eta antolakuntza-ikuspegitik ekonomia horri aurre egiteko neurriak aukeratzen lagunduko duena.
  • Ogasun Teknikari eta Kudeatzaile izateko oposizioak amaitzea eta lanpostuak esleitzea.