5.4 Zergadunentzako zerbitzuetako entitate laguntzaileak

Zergei buruzko Foru Legearen (abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legea) 90. artikuluak arautzen du, zergak kudeatzeko gizarte-lankidetza gauzatzeko, zerga-administrazioak akordioak sinatuko dituela gizarte, lan, enpresa edo lanbideetako sektore edo interesen ordezkari diren entitate, instituzio eta erakundeekin.

Horri dagokionez, 130/2009 Foru Aginduak kanpoko lankidetza-hitzarmena onartzen du, hirugarren pertsonen izenean aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga-arloko beste dokumentu batzuk telematikoki aurkezteko eta zerga-zorren ordainketa telematikoki izapidetzeko. 2017ko abenduaren 31n, 3.015 entitatek sinatu zuten lankidetza-hitzarmena Nafarroako Ogasunarekin.

Bestalde, 18 entitate laguntzailek parte hartu zuten 2016ko PFEZaren (2017. urtea) Kanpainan, eta 1.304 langilek hartu zuten parte.

75. taula. Lankidetza-hitzarmena sinatu duten entitateen eta horietako bakoitzeko langileen kopurua. PFEZ kanpaina

Memoria honen 3.5.6 puntuan (“Dirua borondatezko epean biltzeko jarduketak”) adierazi den moduan, finantza-entitateek diru-bilketaren kudeaketan emandako laguntzari buruzko datuetan ikusi da hala 2017. urtean ez dela aldaketa handirik egon finantza-entitate laguntzaileen kopuruan, baina handitu egin direla bai ordainketa kopurua eta bai aplikatutako zenbatekoak.

Jarraian adierazten den taulan aurkezten dira diru-bilketaren kudeaketan lagundu duten entitateen datuak:

76. taula. Diru-bilketaren kudeaketan lagundu duten entitateak. Entitate kopurua. Ordainketa kopurua eta aplikatutako zenbatekoak