3.6.3 Nafarroako Hezkuntza Fiskalaren Planarekin lotutako jarduketak

Webgunea

2017an zergen inguruko hezkuntzarako eta dibulgaziorako edukiak jasotzen dituen webgune bat sortzeko lanekin jarraitu dugu. Webgunea ikasle eta irakasleei zuzentzen zaie, bai eta herritar guztiei ere, oro har.

Horretarako, 2017an Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetarako, DBHko 1. eta 2. mailetarako eta Batxilergorako unitate didaktikoak sortzeko lanak egin dira.

Hezkuntza-planak

Hezkuntza-planetan aurrekontu- eta zerga-administrazioarekin lotutako gaiak sartzeari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailarekin lanean ari dira, aztertzeko ea posible den hezkuntza-planetan erantzukizun fiskalarekin lotutako eta iruzur fiskalaren aurkako gaiak sartzea.

Gai honen inguruko hezkuntza-planak ikasleen adin bakoitzera egokituta egongo dira eta DBHtik Batxilergora bitartekoak izango dira, Lanbide Heziketa barne.

Programa horiek erantzukizun fiskalaren aldeko eta jokabide iruzurgileen aurkako ideiak, balioak eta jarrerak transmitituko dituzte.