3.5.1.2 PFEZren eta Ondarearen zergadunari laguntzeko beste jarduera batzuk.

PFEZren kanpaina alde batera utzita, hauek dira PFEZren zergadunari laguntzeko jarduketa nagusiak:

  • Erregistro lagungarria: herritarrek aurkezten dituzten eskaerak eta egiten dituzten izapideak jasotzen eta izapidetzen dira. 2017an 1998 eskaera aurkeztu ziren.
  • Kobrantzak eta ordainketak kontsultatzeko izapide txikiekin lotutako aurrez aurreko laguntza.
  • Kontsulta teknikoetarako “aurrez aurreko” laguntza. Jarduera honek garrantzi nabarmena du, alderdi kuantitatibo zein kualitatiboagatik.
  • Urte osoan PFEZren aitorpenak egitea.
  • Ordainketa zatikatuen proposamenak egitea.

Jarduketa hauei buruzko zenbateko garrantzitsuenak jarraian adierazten den taulan jaso dira.

58. taula. PFEZren eta Ondarearen zergadunari laguntzeko jardueren emaitzak, kanpainatik kanpo. Jarduketen kopurua.