2.4.1 Diru-bilketa likidoaren zifrak

2017an, 3.682.671,1 mila euro sartu ziren kutxan, 2016an baino % 13,3 gehiago. Diru-bilketa osoaren bilakaera positiboak (% 8,7ko gorakada) eta itzulketak % 2,8 murriztu izanak azaldu dute gorakada hori, eta horrek guztiak lau arrazoi hauek ditu jatorrian:

  • Zuzeneko zerga nagusi hauen gainean 2015eko urte amaieran onetsitako erreforma fiskala: PFEZ, Ondarea eta Sozietateak.
  • 2017ko abenduan Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordeak sinatutako akordioa, zeharkako ezarpenengatiko zerga-doikuntzak egiteko metodoa eguneratzeari dagokionez.
  • Ibilgailuen esportazio gutxiago egitea.
  • Nafarroako ekonomikoaren jardun egokia, batez ere lan-merkatuan eta kontsumoaren gorakadan islatu dena.

Datu homogeneoak hartuta, hau da, 2017an sortu diren aparteko egoera batzuen eragina zuzenduta eta, bereziki, aurreko ekitaldiei dagozkien zerga-doikuntzen kalkulurako metodo berrien ondorioz Estatuarekin likidatutako fluxuetatik datozen diru-sarreren eragina zuzendu ondoren, diru-sarrerek hazkunde garrantzitsua izaten jarraitu dute, % 11,0koa, hain zuzen.

Guztizko diru-bilketa likidotik, % 72,8 (2.679.701,3 mila euro) kudeaketa zuzeneko zergetatik datoz, eta gainerako % 27,2a (1.002.969,8 mila euro) Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako zeharkako ezarpenengatiko doikuntzetatik. 2016an, ehuneko horiek % 75,4 eta % 24,6 izan ziren, hurrenez hurren.

Diru-bilketa likidoaren hazkundea, 432.939,3 mila eurokoa, zuzeneko kudeaketa bidezko diru-bilketaren hazkundeak azalduko luke, 230.505,1 mila eurokoa izan baita hazkunde hori, bai eta zerga-doikuntzek izandako hazkundeak ere, 202.434,2 mila eurokoa kasu horretan. Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordeak 2017an sinatutako akordioak zerga-doikuntzak zehazteko aplikagarriak diren indizeen igoera adierazi du, eta saldoa Nafarroaren alde handitzea eragin du horrek; horrez gain, 2015eko eta 2016ko urteetako behin betiko doikuntzen likidazioari dagozkion zenbatekoak erregularizatu dira, zegozkien urteetan behin-behineko izaeraz likidatu baitziren.

Taula hauetan jasota daude diru-bilketa likidoari buruzko datu horiek:

14. koadroa. Zerga-bilketa likidoa. Xehetasunak, zerga-figuren arabera.

15. koadroa. Zerga-bilketa likidoa. Xehetasunak, zerga-figuren arabera.

16. grafikoa. Zerga-bilketa likidoa. Kudeaketa zuzenari dagokion ehunekoa - zerga-doikuntzak