2.4.7 Gainerako zergen bidezko diru-sarreren bilakaera

Gainerako zergen bidezko diru-bilketa likidoaren bilakaerari dagokionez, honako gertakari hauek dira aipagarrienak:

  • Ondarearen gaineko Zergak portaera oso positiboa du, % 32,7ko igoerarekin. Horren arrazoi nagusia 2015eko erreforma fiskalak diru-sarrerak 10.050,9 mila euroan igotzea ekarri duela da, nahiz eta 2015ean, 2014ko erreforma fiskaleko zerga beherakada baino lehen, lortutako zenbatekoa baino %15 gutxiago izaten jarraitzen duen.
  • Loterietako sarien eta apustuen gaineko karga % 167,3 igo da, eta hala, 2016an baino 8.334,4 mila euro gehiagokoa izan da ekarpena. Horren arrazoia, batez ere, 2016ko Gabonetako Loteriako sari batzuk Nafarroan egokitu izana da.
  • Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergaren bidez bildutako zenbatekoak nabarmen egin du gora 2016tik, % 29,1 (6.353,1 mila euro), eta horren arrazoi nagusia da zergadun batek zergak ordaintzeko modua aldatzea eskatu duela.
  • Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergak eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergek aldakuntza-tasa negatiboa izan dute, % -6,3 eta % -44,7koak, hurrenez hurren. Horren zergatia izan da bi zergetan ez-ohiko itzulketak egin behar izan direla okerreko diru-sarrerak zirela eta. 
  • Merkataritza-gune Handien gaineko Zerga 2016ko urtarrilaren 1ean indargabetu zen, erkidegoko araudien urraketa suposa zezakeelako. Beraz, zerga horri dagokion 2017ko bilketa garaiz kanpoko kuotei dagokie eta, guztira, 2.283,9 mila euro murriztu da zenbateko osoa.
  • 2017an aurrera jarraitu dute “zentimo sanitario” deiturikoaren itzulketek eta 9.288,7  mila euroko diru-bilketa likido negatiboa eragin dute; horren arrazoia da Europako Justizia Auzitegiak adierazi zuela, epai bidez, Hidrokarburoen Txikizkako Salmentaren gaineko Zerga Europako ordenamenduaren kontrakoa zela, eta horregatik da negatiboa zerga horren bilketaren zenbatekoa.
  • Zehapen fiskalen, berandutze-interesen eta premiamendu-errekarguen bidezko diru-sarrerak 22.033,2 mila eurora iritsi dira; hau da, igoera % 16,3koa izan da 2016an kontzeptu beren pean bildutakoarekin alderatuz.