4.4 BEZaren estatistikak

Nafarroako Zerga Ogasunaren web-atariko “Estatistikak” atalean argitaratuta daude aitorpen kopuru aldetik esanguratsuenak diren eta aitortutako informazioa modu bereiziagoan ematen duten zergen magnitude nagusiei buruzko taula estatistikoak.

BEZaren taula estatistikoak Nafarroako Estatistika Planetan jasotako eragiketei dagozkie eta 2010. zergaldiaren ondorengo urteetako Txosten Soziometrikoak aipatzen dituzte.

Informazio-iturria:

Subjektu pasiboek zergaldi bakoitzerako Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean aurkezten dituzten BEZaren aitorpenak, zergak hala Nafarroari bakarrik nola Nafarroa eta beste lurralde baten/batzuen artean ordaintzeko (zifra erlatiboaren arabera, lurralde bakoitzean eginiko eragiketen proportzioan).

Estatistikak zergaldi bakoitzerako aurkeztutako aitorpen guztiei dagozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuak erabiltzen diren unean aitorpenen erregistroek duten egoerari erreparatuta. Zergaldiari dagozkion aitorpenak hartzen dira kontuan, hilean behin edo urtean behin aurkezten diren kontuan hartu gabe.

Hainbat zergalditako informazioa modu homogeneoan konparatzeko, datuak (n+1) urteko ekainean hartzen dira, (n) estatistikak erreferentzia egiten dion zergaldia izanik. 

Maiztasuna

BEZaren estatistikak urtero argitaratzen dira.

2018ko apirila-ekaina hiletan argitaratuko dira 2016 (argitaratu gabeak) eta 2017 zergaldiei dagozkien BEZaren estatistikak.

Argitaratutako taulak

  • Aitorpen kopurua, likidazio-aldiaren arabera.
  • Pertsona kopurua eta erroldatutako entitateak.
  • BEZaren ondoriozko kuota: positiboa eta negatiboa.
  • BEZ sortua eta BEZ kengarria.

Hemen kontsulta daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/ESTADISTICAS+IVA.htm