5.2.3 Informazioa trukatzea

Nafarroako Zerga Ogasunak ondo daki garrantzitsua dela informazioa ondo biltzea. Horregatik, duela hainbat urtetatik, beste administrazio publiko batzuekin informazioa trukatzeko hainbat hitzarmen ditu, bakoitzaren eskumenak errazago gauzatzeko eta herritarrentzako izapideak errazteko. Hitzarmen horietan jasotzen dira informazioaren truke masiboei aplikatu ahal zaizkien helburuak, edukiak, maiztasunak eta segurtasun-baldintzak.

Informazioa trukatzeko eta lankidetzan aritzeko hitzarmenen artean nabarmentzen dira honako hauekin sinatutakoak:

  • Zerga Administrazioko Estatu Agentzia.
  • Euskadiko Foru Ogasunak.
  • Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusia.
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala.
  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia.
  • Notariotzaren Kontseilu Nagusia.
  • Erregistratzaileen Elkargoa.
  • Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoa.
  • Laneko Ikuskatzailetza.
  • Nafarroako Osasun Zerbitzua – Osasunbidea.

Hurrengo taulan, indarrean dauden hitzarmenak zehazten dira.

72. taula. Lankidetza-hitzarmen eta -akordioen zerrenda eta indarrean sartutako data.

Era berean, 2017an, 161 lankidetza-jarduketa egin ziren epaitegiekin eta beste administrazio eta erakunde publiko batzuekin.

Jarraian adierazten den koadroan jasotzen da horietako erakunde bakoitzarekin eginiko jarduketa kopurua.

73. taula. Ikuskatzailetza Zerbitzuak epaitegiekin eta beste administrazio eta erakunde publiko batzuekin egindako lankidetza-jarduketak.

Bestalde, nabarmentzekoak dira jarduketa hauek:

  • Gizarte Segurantzaren informaziorako sarrera zuzenak: 129 sarrera.
  • Euskadiko Foru Ogasunekin elkarlanak LOTUNE posta-sistema seguruaren bitartez: 2 elkarlan.