3.4.2 Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketak

Nafarroako Zerga Ogasuneko Ikuskaritza Zerbitzuko langileek eginiko jarduketa guztiak zergak kontrolatzeko jardueraren eremu orokor eta integralean daude sartuta. Zerbitzu honek 2017. urtean 43 pertsona zituen: 24 teknikari, 11 kudeatzaile, 4 zerga-agente eta 4 administrari. Horiek denak Nafarroako Zerga Ogasuneko langile guztien % 13,65 dira.

Memoria honetako “3.4.1 Zergak kontrolatzeko jarduketen emaitzak” atalean kuantifikazioari eta datuen aurkezpenari buruz adierazitakoak kontuan hartuta, Ikuskaritzaren arloari dagokionez, honako hauek dira zergak kontrolatzeko jardueraren emaitzan sartzen diren jarduketak:

Ikuskaritzak zergak kontrolatzeko egiten dituen jarduketen emaitza zuzenak:

  • Aktak: adostasunez zein desadostasunez sinatutako akten interesak eta kuota instruituak.
  • Zehapen-espedienteak: adostasunez zein desadostasunez sinatutako zehapenak.
  • Delituagatiko erantzukizun zibila: aurkeztutako kereila eta salaketengatiko interesak eta kuota instruituak.
  • Kreditu fiskalak ezabatzea: kreditu fiskalak gutxitzeak (oinarri negatiboak edo kenkariak) kuotan duen eragina, horien eragina hurrengo ekitaldietan azaleratzen baita.

Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko egiten dituen jarduketen eragindako emaitzak:

  • Ikuskaritza-jarduketek eragindako emaitzak: zergapekoak borondatez aitortutako zenbatekoak (kuotak, interesak eta errekarguak), Ikuskaritza Zerbitzuaren aldez aurreko beste jarduketa batzuek eskatuta.

2017. urtean Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketen emaitza zuzenen eta eragindako emaitzen batura 33.585,7 milioi eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2016ko jarduketen emaitzen baturarekin alderatuta, % 27,21eko aldaketa portzentuala izan zuela.

Beste jarduera batzuk: zerga-egoitza eta zifra erlatiboa:

  • Egoitza-aldaketak: egoitza aldatzeko espedienteak, ekitaldian behin betiko amaitutakoak, beste Zerga Administrazioaren eskaera erabat edo partzialki ezeztatuta edo Nafarroako Zerga Ogasunak eginiko eskaera onartuta.
  • Akta bakarrak: Zerga Administrazioko Estatu Agentziak jasotako konpentsatzeko hasierako proposamena behin betiko aldatzea, entitateei zifra erlatiboan abiarazitako bere akta bakarrak egiaztatu ondoren.
  • Zifra erlatiboa egiaztatzeko eskaerak: zifra egiaztatzeko espedienteak, behin betiko amaitutakoak, beste Zerga Administrazioaren eskaera erabat edo partzialki ezeztatuta edo Nafarroako Zerga Ogasunak eginiko eskaera onartuta.
  • Zifra erlatiboaren beste zuzenketa batzuk: Nafarroako Zerga Ogasunak hala eskatuta zifra erlatiboa zuzentzea, egiaztatzeko eskaera formalik egon gabe.

Ikuskaritzaren arloan zergak kontrolatzeko eginiko jarduera osoaren emaitza (emaitza zuzenak, eragindakoak eta beste jarduera batzuk), 2017an, 54.570 milioi eurokoa izan zen; horrek esan nahi du, 2016. urteko jarduerarekin alderatuta 10.934,9 milioi euroko gorakada absolutua izan zuela, eta % -16,69ko aldaketa portzentuala.

Jarraian adierazten diren koadroetan jasotzen dira emaitza horren zenbateko zehatzak jarduketa nagusietarako:

39. taula. Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jardueraren emaitzak guztira. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa

40. taula. Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketaren emaitzak guztira. Akten zenbatekoa, zergaka eta izapideka

41. taula. Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketaren emaitzak guztira. Zehapen-espedienteen zenbatekoa, zergaren eta izapideen arabera

42. taula. Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jardueraren emaitzak guztira. Beste jarduketa batzuk: egoitza fiskala eta zifra erlatiboa. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa

Bestalde, adierazi beharrekoak dira Ikuskaritza Zerbitzuko langileek 2017an eginiko beste jarduketa batzuk, zergak kontrolatzeko jardueraren emaitzetan kuantifikatzen ez direnak:

IFZren esleipeneko kontrola

214 jarduketa

Informazioa lortzeko jarduketa espezifikoak

74 jarduketa

Zergadunei informazio-gutunak bidaltzea

123 jarduketa

Finantza-entitateei eginiko eskaerak

122 jarduketa

Hirugarren zergapekoei eginiko eskaerak

75 jarduketa

Auditoria informatikoko jarduketak

8 jarduketa

Peritutza, laguntza judizialean

10 jarduketa

 

2017. urtean kanpaina espezifiko bat egin da bertatik bertara egiaztatzeko fakturazio-betebeharrak; zehazki, Nafarroako hainbat herritako 17 farmaziatan eta 16 tabernatan egin dira, eta, egiaztatutako arau-hausteak direla eta, 26 zehapen-espediente sortu dira.

Gainera, Ikuskaritza Zerbitzuko langile bat Club Atlético Osasunako Kontrol Batzordeko kide da, Foru Erkidegoko Administrazioko ordezkari gisa, klubaren kaudimena kontrolatzeko eta Atlético Osasunak Nafarroako Foru Erkidegoarekin duen zorraren berregituratzea onesten duen Foru Legean (abenduaren 2ko 26/2014) arautzen diren betebeharrak betetzen direla bermatzeko.

Azkenik, jarraian adierazten diren grafikoetan, aurkeztutako salaketen analisi bat jasotzen da.

43. grafikoa. Aurkeztutako salaketak, aurkezteko kanalaren eta izapidetze-egoeraren arabera

44. grafikoa. Izapidetutako salaketak, izapidetze motaren arabera