3.3.2 Aitorpenak telematikoki aurkeztea

2017an, 414.111 aitorpen aurkeztu dira telematikoki; horrenbestez, % 3,55 hazi da aurreko urtearekin alderatuta.

Grafiko honetan, batez ere kanal honen bidez aurkeztu diren aitorpen-moten konparazio-datuak jaso dira.

34. grafikoa. Telematikoki aurkeztutako aitorpenen bilakaera

Azkenik, hurrengo taulan, zerga-kontzeptu bakoitzeko aitorpen telematikoek, guztizkoarekin alderatuta, 2017an izandako ehunekoak jaso dira (PFEZren aitorpenak kontuan hartu gabe). Ez dira kontuan hartu nahitaez bide horren bitartez aurkeztu behar diren kontzeptuak (hilabeteko BEZa, EBko eragiketen laburpenak eta Sozietateen gaineko Zerga), eta, bestalde, %75eko kota gainditu dutenak nabarmendu dira.

35. taula. Telematikoki egindako aitorpenen ehunekoa ereduen arabera, eta iazkoarekin alderatuta izandako hazkundea

Iazko datuekin alderatuta, nabarmendu behar da eredu guztietan izan dela hazkundea, 309 eta 193 ereduetan salbu. Bereziki, eredu hauek nabarmendu behar dira: 190 eredua (lan- eta lanbide-jardueren atxikipenen urteko aitorpenari dagokiona), baina kasu honetan, nahitaez telematikoki aurkeztu beharrak eragin du igoera hori; F65 eredua (PFEZ eta BEZaren aukerei eta uko egiteei buruzkoa), % 75,22tik % 78,93ra hazi dena; eta F50 eredua (hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenari dagokiona), % 85,54tik % 89,05era igo dena. Gainerako ereduetan, igoerak txikiagoak izan dira, taulan ikus daitekeen bezala. Aipatu bezala, bai 193 ereduan (kapital higigarrien atxikipenen urteko aitorpenari dagokiona) bai 309 ereduan (aldizkakoa ez den BEZari buruzkoa) iaz baino aitorpen gutxiago aurkeztu dira bide elektronikoak erabiliz; % 6,13 eta % 1,42 gutxiago izan dira, hurrenez hurren, era horretan aurkeztutako aitorpenak.