3.3.1.1 Zergadunentzako zerbitzuak

Zergadunei zerbitzu hauek eskaintzen zaizkie:

  • Informazio-zerbitzuak
    • Araudi fiskala, eta Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foralak nahiz Hitzarmen Ekonomikoko Arbitraje Batzordeak emandako ebazpenak.
    • Argitaratu berri diren araudiei buruzko azalpen-dokumentuak eta izapidetzen ari diren proiektuetarako sarbide zuzena.
    • Aplikazio-irizpideak, eta zergetako kudeaketa-atalek eginiko kontsulta ohikoenen erantzunak.
    • Zerga-mota desberdinei buruzko galdera ohikoenak.
    • Zergadunaren egutegia.
    • Izapide ohikoenetan aurkeztu beharreko dokumentuei eta jarraitu beharreko pausoei buruzko gida.
    • Laguntza-programak erabiltzeko metodologiari, formularioak betetzeari eta ordainketa-moduei buruzko gidaliburu argigarriak.
    • Ekintzaileentzako, ETEentzako eta mugaz gaindiko langileentzako dibulgazio-liburuxkak.
    • 2016-2019 Iruzurraren Kontrako Borrokarako Plana: planean jasotzen diren neurriak, parte hartzeko tresnak eta proposamenak aurkeztea.
    • Zerga nagusiei eta horien bilketei buruzko estatistikak.
  • Bulego birtuala zergadunek askotariko izapideak online egin ditzaten. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain hartzen du bulego birtualaren bitartez eskura daitekeen informazioaren eta zerbitzuen osotasuna eta egiazkotasuna bermatzeko eta horiek eguneratuta izateko ardura.
    • Zerga nagusien aitorpenak egiteko laguntza-programak.
    • Aitorpenak aurkezteko eta telematikoki ordaintzeko inprimaki elektronikoak.
    • Aurkeztutako aitorpenen kontsulta.
    • PFEZren Kanpainarekin lotutako zerbitzuak: itzulketen egoera kontsultatzea, aitorpenak egiteko aurretiko hitzordua lortzea, PFEZren aitorpenaren ondoriozko kuota kalkulatzeko simulatzailea...
    • PFEZren konturako zatikatzeen proposamenekin lotutako zerbitzuak (130 eredua): helbideratzeei uko egitearekin eta horiek ezeztatzearekin lotutako kudeaketak eta kontsultak.
    • Diru-bilketarekin lotutako zerbitzuak: ordainketak atzeratzeko eskaera -ohiko bidean zein betearazpen-bidean-, ordainketak eta itzulketak helbideratzea, zergei dagozkien zenbatekoak sartzea, kreditu-enbargoen eginbideei erantzutea, hartzekodunen konkurtsoak jakinaraztea...
    • Nafarroako Zerga Ogasunaren entitate laguntzaileekin lotutako zerbitzuak.
    • Eskaerak, egiaztagiriak, idatziak eta jakinarazpenak aurkezteko erregistro telematikoa.
    • Informazio-ereduetan akatsak kudeatzea.
    • Partzela-zedulak eta horiei lotutako datu fiskalak lortzea.
    • PINa kudeatzea (online aldaketak eta eskaerak).
    • Ziurtagiriak lortzea.
    • Aitorpen-inprimakiak lortzea.
    • Eginiko ziurtagiriak edo EKSrekin (Egiaztapen Kode Segurua) eginiko agiriak egiaztatzea.
    • Zerga-salaketak.

Kontuan izanda lehen aipatutako zerbitzuetako batzuetan PINa dela eragiketa baimentzeko baliabidea, 21.819 gutun bidali dira web-aplikazioaren bitartez, PINa eskatu dutenei dagokien kodea jakinarazteko; horrenbestez, 2017an % 36,66 gutun gehiago bidali dira, 2016an baino (15.966 gutun bidali ziren).

Erabiltzailearen sinadura digitala eskatzen duten izapideak egiteko, webgunean zerrendatzen diren ziurtapen-erakundeek emandako ziurtagiriak erabil daitezke.

Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasunak, FMNTk eginiko sinaduretarako identitatea egiaztatzeko erakunde gisa, 1.884 ziurtagiri izapidetu ditu urtean zehar; hortaz, aurreko urteetan gure bulegoetan egin diren ziurtagiriak gehituz, 26.053 ziurtagiriko errolda dugu indarrean.