5.2.1 Elkarlana beste zerga-administrazio batzuekin

Nafarroako Zerga Ogasunak elkarlan handia egiten du Estatuko, autonomia-erkidegoko eta tokian tokiko zerga-administrazioekin, bereziki Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako ogasunekin.

Lankidetza horrek bi helburu ditu: batetik, zergadunei beren zerga-betebeharrak bete ditzaten laguntzea, eta, bestetik, zerga-kontrola hobetzea eta iruzur fiskala murriztea.

Hori dela eta, Nafarroako Zerga Ogasunaren eta beste zerga-administrazio batzuen arteko elkarlanak askotariko jarduera-esparruak hartzen ditu, besteak beste, araudia garatzea, zerga-informazioa ematea eta zerga-kudeaketaren, -ikuskaritzaren eta -bilketaren arloko jarduerak elkarrekin planifikatzea.

2017an, Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordeak akordio bat sinatu du Balio Erantsiaren gaineko Zerga erregistratzeko liburuak eramateko sistema, Berehalako Informazio Hornidura (BIH) izenekoa aplikatzeko arloan. Akordio horren arabera, sistema 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera inplementatuko da Nafarroan, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eta Nafarroako Zerga Ogasunak plataforma elektroniko bat elkarrekin erabiliz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunekin koordinatuta.    BIH martxan jartzeak lankidetza-hitzarmenak bultzatzea eta zerga-administrazio desberdinen arteko lankidetzan eta informazio-trukean aurrerapen handia egitea eskatuko du.

Bestalde, 2017. urtean 349 informazio-diligentzia eta -eskaera izapidetu zituen Ikuskaritza Zerbitzuak beste zerga-administrazio batzuekin batera. Jarraian adierazten den taulan, hainbat zerga-administrazioren arteko komunikazioen kopurua aurkezten da.

71. taula. Beste zerga-administrazio batzuekin lankidetzan aritzeko izapideak eta informazio-errekerimenduak.

Gainera, 2017. jarraitu egin da Europar Batasuneko beste herrialde eta eskualde batzuekin eginiko elkarlanean:

  • Aldizka ECOFINera bertaratzen da.
  • Etengabe dago harremanetan Jokabide Kodearen Taldeak ematen dituen zuzentarauekin.
  • Hércules III eta antzeko programetan parte hartzen du.