4.1 PFEZaren estatistikak

Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko “Estatistikak” atalean argitaratuta daude  aitorpen kopuru aldetik esanguratsuenak diren eta aitortutako informazioa modu bereiziagoan ematen duten zergen magnitude nagusiei buruzko taula estatistikoak.

PFEZaren taula estatistikoak Nafarroako Estatistika Planetan jasotako eragiketa estatistikoei dagozkie eta 2009. zergaldiaren ondorengo urteetako Txosten Soziometrikoak aipatzen  dituzte.

Informazio-iturria:

Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean zergaldi bakoitzerako aurkeztutako PFEZaren aitorpenak.

Estatistikek zergaldi bakoitzerako aurkeztutako aitorpen guztiei dagozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuak erabiltzen diren unean aitorpenek duten egoerari erreparatuta.

Hainbat zergalditako informazioa modu homogeneoan konparatzeko, datuak modu estatistikoan erabiltzen dira, oro har (n+2) urteko martxoan, (n) estatistikak erreferentzia egiten dion zergaldia izanik, eta (n + 1) (n) zergaldiko aitorpena aurkeztu den urtea.

Maiztasuna

PFEZaren estatistikak urtero argitaratzen dira. Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunean 2009 zergalditik 2015 zergaldira arteko PFEZaren estatistikak daude argitaratuta, generoaren aldagaiari dagozkionak izan ezik; horiek 2014ko zergaldian hasi ziren argitaratzen.

2018ko apirilean argitaratuko dira 2016 zergaldiari dagozkion PFEZaren estatistikak.

PFEZaren taula estatistikoak

  • Aitortzaile kopurua.
  • Aitorpenak. Positiboak eta negatiboak. Zerga-zorraren zenbatekoa. Aurkezteko modua. Bidalitako proposamenak Zergak ordaintzeko modua.
  • Aitorpen kontsolidatua.
  • Oinarriaren murriztapenen xehetasunak.
  • Kuotaren murriztapenen xehetasunak.
  • Errentaren jatorri funtzionala. Osagai nagusia. Errendimendu garbia.
  • Likidazio-oinarriaren atalak. Aitorpen kopurua. Oinarri likidagarriaren eta kuota “likidoa”-ren zenbatekoak.
  • Zerga-esleipena. Aitortzaile kopurua eta kuota osoa.
  • PFEZaren datuak generoaren arabera: Aitorpen kontsolidatua. Murrizketak zerga-oinarrian. Likidazio-oinarriaren atalak.

Hemen kontsulta daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/ESTADISTICAS+IRPF.htm