2.4.4 Sozietateen gaineko Zergaren bidezko diru-sarreren bilakaera

Sozietateen gaineko Zergaren bidezko diru-bilketa orokorraren bilakaera ere oso positiboa izan da: %18,4 igo eta 256.017,5 eurora iritsi da.

  • Kapitalaren errentaren gaineko atxikipenek, PFEZrekin gertatu den bezala, tasen gorakadaren eragina igarri dute eta horri gehitu behar zaio, kapital higigarriaren eta ondare-irabazien kasuan, errenta horiek gora egin dutela. Hala, kapitalaren errentaren gaineko atxikipenak % 1,3 areagotu dira.
  • Sozietateen gaineko Zergaren osagai nagusia zerga horren konturako ordainketak dira; hain zuzen, zergaren guztizko diru-bilketaren % 52 hartzen dute. 2017an diru-bilketa likidoa aurreko urteetako maila ia berean geratu da; % 0,4ko beherakada izan du.
  • Sozietateen gaineko Zergaren kuota diferentzialak igoera nabarmena izan du: % 88,3 igo da kopuru likidoetan. Horren arrazoia izan da 2016ko Sozietateen gaineko Zergen kuota positiboen ondorioz, Sozietateen gaineko Zergen bidezko diru-bilketa osoa % 40,5 areagotu dela (Nafarroako araudiaren arabera aitortzen duten enpresentzat 2015. urtearen amaieran onetsitako erreforma fiskalaren eraginez) eta, bestalde, kuota negatiboen bidezko itzulketak (2015ko erreforma fiskalaren eraginpean egindako 2014ko Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenari dagozkionak) % 13,9 areagotu direla aurreko urtetik.