3.5.6 Dirua borondatezko epean biltzeko jarduketak

Dirua biltzeko jarduera bi alderdi hauei erreparatuta bereiz daiteke: borondatezko epeari erreparatuta edo nahitaezko epeari erreparatuta.

Nahitaezko epeari dagokion jarduketak Memoria honen puntu honetan aurkezten dira: “3.4.4 Zergak nahitaezko diru-bilketa fasean kontrolatzeko jarduketak”.

Borondatezko epeari dagozkion jarduketak, oro har, itzulketen eta geroratzeen jarduketari dagozkio.

2017. urtean 250.000 itzulpen egin dira; hots, beherakada txikia gertatu da 2016 ekitaldiarekin alderatuta, baina ez da harritzekoa serie historiko zabalago bat aztertuz gero.

2017an, zerga-geroratzeak 16.000 izan dira. Nabarmen murriztu da aurkeztutako eskarien kopurua, figura hau gutxitzeko egindako lege-aldaketak direla eta. Izan ere, zenbait kasutan hutsaldu egin zen figuraren oinarrizko ideia; hots, zerga-betebeharrak dagozkien epean bete ezin dituzten zergadunen aldi baterako likidezia-falta artatzea.

Emaitza horien datuak jarraian adierazten diren tauletan jaso dira:

68. taula. Zergen itzulpen-kopurua.

69. taula. Izapidetutako  geroratze-kopurua.

Bilketa kudeatzeko finantza-erakundeen elkarlanari dagokionez, ez da nabarmentzeko aldaketarik gertatu erakundeen kopuruan.

Diru-bilketako entitate laguntzaileei buruzko datuak atal honetan jasotzen dira: “5.4 Entitate laguntzaileak zergadunentzako zerbitzuetan”.