3.3.1.2 Sarrerak

Nafarroako Gobernuaren web-estatistiken arabera, 4.464.991 bisita egin dira guztira Nafarroako Zerga Ogasunaren web atariko hainbat ataletara; hau da, egunean, batez beste, 12.232 bisita, 2016an baino pixka bat gehiago, 11.991 bisita izan baitziren urte horretan. Asteartetan izan dira bisita gehien; ez ostegunetan, aurreko urteetan gertatu bezala. Bestalde, beti bezala, bisita gutxien larunbatetan eta igandetan izan dira, hurrenez hurren.

Ordu aktiboenak 09:00etatik 14:00etara artekoak dira; ordu horietan izaten dira eguneroko sarreren ia % 51, eta aldi horretan, bereziki nabarmendu behar da 12:00etatik 13:00etarako tartea. Bestalde, goizeko 2:00etatik 7:00etara izan da jarduera gutxien, sarrera guztien % 2,46 baino ez; zehazki, 5:00etatik 6:00etara arteko tartean izan da erregistro gutxien.

Aurreko urteetan bezala, apirilean izan da sarrera gehien, alde handiarekin, eta haren atzetik, maiatzean eta urtarrilean; bestalde, abuztuan eta irailean izan dira sarrera gutxien. Jarduera gehien, zehazki, apirilaren 6an izan zen, Errenta Kanpainaren bulego birtuala ireki zen egunean; zehazki, 59.758 sarrera erregistratu ziren. Jarduera gutxien, berriz, abuztuaren 12an izan zen: 1.356 sarrera baino ez ziren erregistratu.

Astelehenetik ostiralera bitartean egin dira sarreren % 94,02, eta asteburuetan gainerako % 5,98.

227.188 bisitari izan dira; horietatik 126.052k behin bakarrik bisitatu dute ataria, eta beste 101.136k, bitan edo gehiagotan.

Telematikoki aurkezten diren aitorpenak, aurrerago zehaztuko diren ziurtagiriak eskuratzeko atalak, eta Errenta Kanpainako atal espezifikoak (horren xehetasunak ez dira jaso kontsultatutako iturrietan) alde batera utzita, taula honetan zehaztu dira bisita gehien jaso duten direktorioak:

32. taula. Bisita gehien jaso duten webgune-direktorioak. Sarreren kopurua

Egindako ziurtagiri kopurua % 6,15 hazi da aurreko urtearekin alderatuta.

Hurrengo grafikoan, Nafarroako Ogasunaren atariak egin dituen ziurtagiri-kopurua adierazi da, eskuragarri dauden ereduen arabera bereizita (bulegoetan Intranetaren bidez eginikoak ere sartu dira).

33. taula. Egindako ziurtagiri-motak