3.4.4 Zergak nahitaezko diru-bilketa fasean kontrolatzeko jarduketak

Zerga Bilketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jarduketen emaitzak Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru Bilketa Zerbitzuak nahitaezko diru-bilketaren fasean eginiko jardueraren zati bati dagokie.

Logikoa den moduan, nahitaezko diru-bilketaren faseko zergak kontrolatzeko jarduketen emaitzak honako hauen mende daude zuzenean: borondatez aitortutako eta ordaindu gabeko kuotak eta ikuskaritza- eta kudeaketa-jarduketen bitartez likidatutako kuotak.

Hala, zergak biltzeko jarduera (kuoten kobrantzari edo ikuskaritza- eta kudeaketa-jarduketen emaitzei jarraikiz) zabala den arren, igorritako geroratze-interesen eta errekarguen zenbatekoa bakarrik sartu behar da zerga-kontrolaren emaitzetan.

Diru-bilketa exekutiboko fasean dauden zerga-kontroleko jarduketa horien emaitzak 11.145,0 miloi eurokoak izan ziren 2017an; hots, 2016ko emaitzekin alderatuta (9.590,0 milioi euro), % 16,21 gehiago.

Emaitza horien xehetasunak jarraian adierazten den koadroan jasotzen dira:

46. taula. Kudeaketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko eginiko jardueraren emaitzak guztira. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa

Zerga-kontrolaren emaitzetan jasotzen ez diren nahitaezko diru-bilketa faseko zergak biltzeko beste jarduera batzuei dagokienez, adierazi beharra dago premiamendu-prozedurako jarduketek gora egin dutela.

Mantendu egin da erantzukizun-deribazioei buruzko espedienteen kudeaketa-ahalegina. Era horretako espedienteak izapidetzeak eskatzen duen kudeaketa-denbora luzeak dakar jarduera-areagotzea oraindik apal besterik ez diren areagotzeetan islatzea; halere, oso esanguratsuak dira bilketari dagokionez, eta ez da ahaztu behar da jarduketa horiek eredugarri direla.

2017. urtean aurrez aurreko jarduketak egin dira zenbait zordunen egoitzan, bat etorriz abenduaren 28ko 23/2015 Foru Legeak bilketa-organoei aitortzen dizkien eskumenekin. Horretarako, beharrezko baimen administratibo edo judiziala eskatu dira, eta zenbateko txikiak bildu dira enbargoen bidez; nolanahi ere den, halakoek garrantzi erlatiboa dute espediente zehatzetarako, ordaindu gabeko denbora-tarte luzeak igaroak zituzten zergadunak baitziren.

Izapidetutako enkanteen kopurua handitu egin da 2017an, espediente horiekin arduratzen den unitatea berrantolatu ondoren; halaber, emaitzak areagotu dira.

Jarduketa hauei buruzko datuak jarraian adierazten den koadroan jasotzen dira:

47. taula. Nahitaezko diru-bilketarako beste jarduketa batzuk. Erantzukizunak bideratzea. Enkanteak. Enbargo-eginbideak.