3.2.2.2 Laguntza informatikorako telefono bidezko arreta

Nafarroako Zerga Ogasunak zergadunen esku jartzen du laguntza informatikorako telefono bidezko zerbitzua, aitorpenak aurkezteko sistemekin laguntzeko. Lan hori Tracasa Instrumental SL erakunde instrumentalaren bidez ematen da, ordutegi honetan, oro har:

  • Astelehenetik ostiralera 8:30etik 17:30era, salbu eta uztailaren 1etik irailaren 30era, urtarrilaren 2an eta 5ean, eta abenduaren 24an eta 31n; egun horietan ordutegia 8:00etatik 15:00etara izaten da.
  • Ordutegiaren luzapena:
    • 17:30etik 20:00etara: hiru hilez behingo aitorpenak eta Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko borondatezko lau epeetako bakoitzaren azken egunaren aurreko hiru lanegunetan.
    • 17:30etik 24:00etara: aurreko paragrafoan aipatutako epe bakoitzaren azken egunean.

2017an 41.302 dei jaso dira (2016an jasotako 44.314 deiak baino apur bat gutxiago), eta jasotako dei horietatik, 38.808ri erantzun zaie (iaz 41.948); hau da, jasotako dei guztien % 93,96ri erantzun zaio.

Guztira, 36.100 intzidentzia izapidetu dira aurten; 2016an, 36.766 izan ziren izapidetutako intzidentziak. Hortaz, intzidentzia bat izapidetzeko, 1,14 dei egin behar izan dira (iazko zenbateko bera).