3.4.1 Zergak kontrolatzeko jarduketen emaitzak

Zerga-kontrolari buruzko 3.4 atalean azaldutakoekin bat etorriz, 2016 eta 2017. urteei buruzko datuak lortu dira, eta, hortaz, bi urte horietakoak termino beretan konparatu ahal izan dira.

Kontrol-jarduketen emaitza zuzenetan, ikuskaritza-akten, kudeaketa-likidazioen, premiamendu-errekarguen eta diru-bilketen geroratze-interesen emaitzak jasotzen dira, baita aurkeztutako aitorpenenak ere, administrazioak eskatu ondoren. Emaitza horien zenbatekoa 2017. urtean 107.447,1 milioi eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2016ko jarduketen emaitza zuzenei dagokienez, 12.625,6 milioi euroko gorakada absolutua izan zuela, eta % 13,32ko aldaketa portzentuala.

Kontrol-jarduketen eragindako emaitzak Nafarroako Zerga Ogasunaren jarduketen ondorioz epez kanpo aurkeztu diren aitorpenei dagozkie. Ez dira eskaera batean formalizatutakoak, baizik eta zergadun beraren beste epe batzuetan edo antzeko ezaugarriak dituzten beste zergadun batzuetan eginiko egiaztapenetatik eratorritakoak izan daitezke. Emaitza horien zenbatekoa 2017. urtean 31.691,7 milioi eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2016ko jarduketen emaitza zuzenei dagokienez, 12.006,4 milioi euroko gorakada absolutua izan zuela, eta % 60,99ko aldaketa portzentuala.

2017. urtean emaitza zuzenen eta eragindako emaitzen batura 139.138,8 milioi eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2016ko jarduketen emaitzen baturarekin alderatuta, 24.632,0 milioi euroko gorakada absolutua izan zuela, eta % 21,51ko aldaketa portzentuala.

Diru-bilketari lotuta egin ziren beste ikuskaritza- edo kudeaketa-jarduketa batzuk, zeinak Nafarroako zergak ordainarazteko lotura-puntuak arautzen dituzten irizpideak behar bezala aplikatzeko egiten baitiren, bereziak direnez eta aldizkakoak ez direnez, ez dira kontrol-jarduketen emaitza zuzenetan ez eragindako emaitzetan sartu. Bada, horien emaitzaren zenbatekoa 20.984,3 milioi eurokoa izan da 2017an; horrek esan nahi du 2016ko jarduketen emaitzekin alderatuta, 1.621,6 milioi euroko gorakada absolutua izan zuela, eta % 8,38ko aldaketa portzentuala.

Zergak kontrolatzeko jarduera osoaren emaitza (emaitza zuzenak, eragindakoak eta beste jarduketa batzuk) 2017. urtean 160.123,0 milioi eurokoa izan zen; horrek esan nahi du 2016ko jarduketen emaitzekin alderatuta, 26.253,6 milioi euroko gorakada absolutua izan zuela, eta % 19,61eko aldaketa portzentuala.

Emaitza horien datuak jarraian adierazten diren tauletan jaso dira.

37. taula. Zergak kontrolatzeko eginiko jardueraren emaitzak guztira. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa

38. taula. Zergak kontrolatzeko eginiko jardueraren emaitzak arloka. Jarduketen kopurua eta zenbatekoa